Astigarragako Udaltzaingoak jakinarazi du Eremaña Berri bidean egiten ari diren lanak direla eta, etzitik aurrera hainbat bide mozketa izango direla.
Aurrenekoa astelehenean bertan izango da, eta asteartera arte iraungo du. Orduan moztuta egongo da bidea, Kaxkarre eta Aixiane arteko obrak egiten diren bitartean. Bigarrena segituan itxiko dute, asteazkenean. Orduan itxiko dute Artola eta Pikoaga arteko bidea, eta hala mantenduko da bost egunez, hain zuzen, hilaren 18ra arte.