Dantzak, pintura eta tailerrak aukeran, herriko taldeen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Kultura arloko taldeak ere ikasturtea hastera doaz datozen asteetan, eta orain,  plazaratu dituzte beren proposamenak herritarrek ize­na eman dezaten. 
Hainbat aukera daude he­rrian bertan: euskal dan­tzak eskaintzen ditu Astigar taldeak; Pintura eta marrazketa Astigartek; eta Emaku­meentzako Txi Kung eta As­kotariko tailerrak, Harituz elkarteak.

Datorren asteazken eta ostegunean eman daiteke izena euskal dantzetan.

Izena emateko, hainbat bide
Horietan izena emateko, elkarte edo talde bakoitzak bide propioa ezarri du. 
Astigar dantza taldeak, adibidez, datorren asteazken eta ostegunean ezarri ditu ma­trikulaziorako zitak: arra­­tsaldeko 19:00etan izango dira dantza taldearen lo­kalean (Santio Zeharra, 7 zenbakian).
Pintura eta marrazketan trebatu nahi duenak, hilaren 23 eta 30ean jarri ditu zitak Astigartek, kultur etxean izango dira, goizeko 10:00e­tatik eguerdiko 13:00etara, ize­na eman edo beraiekin hitz egin nahi duenarentzat.
Harituz elkarteak, aldiz, telefono bat jarri du astigartarren zerbitzura. Txi Kung­an apuntatzeko, 610 202 268 zenbakira deitu behar da; tailerretan izena emateko, aldiz, 630 676 474 telefonora.

Kultur etxean, bost aukera
Bestalde, Kultur etxeak ere bost aukera eskaini ditu: dan­tza latinoen hastapena eta aurreratua, ebaki eta josi, yoga eta zura tailatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!