Berriketan saioak martxan, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Ikasturte berriarekin batean irailaren 6tik aurrera elkartzen hasi da Berriketan saioetako taldea Ereñotzun. Jarduera hau 65 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Asteazkenetan 17:00-19:00 auzo etxean elkartzen da gizon ta emakume talde bat. Dinamizatzailea ere badute. Gurutzegramak, memoria lantzeko ariketak… egiten dituzte, eta musean aritzen denik ere bada. Bukaeran merienda goxo bat izaten dute. Izena eman nahi dunak auzo etxera deitu 943 55 10 00. Bulego ordutegia: 09:00-14:00. Pagoaga eta Epele bailarako auzotarrei ere gonbidapena luzatu nahi diete bereziki, parte hartzeko. Nahi izanez gero garraioa ere jarriko zaie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!