Urriaren 2an emango zaie hasiera kiroldegiko gaztetxoen ikastaroei, eta horretarako dagoeneko eman daiteke izena, hilaren 15era arte. Bost ikastaro daude aukeran: Zumba Kids, Jump Fit, ziklo gaztea, irristaketa eta gimnasia erritimikoa. Irristaketaren kasuan, Bera Bera patin eskolak kudeatzen du: patineskola@berabera.com; eta gimnasia erritmikoa, aldiz, Tximeletak: info@grupotximeletataldea.com. Izena emateko, kiroldegira jo: 943 333 676 edo kiroldegia@astigarraga.eus.