Aiztondo abesbatzak hasiak ditu ikasturte berriko entsaioak. Atzo izan zuten aurreneko entsaio irekia, herritarrak beraiekin kantatzera animatzeko, baina datozen asteetan ere, izango dute aukera abesbatzarekin bat egiteko. Koruaren ordutegia honakoa izango da ikasturte honetan: astearteetan gizonezkoek entsaiatuko dute, 20:00etatik 22:00etara; asteazkenetan emakumezkoek, 21:00etatik 22:00etara; eta ostiralean, denek elkarrekin, 20:00etatik 22:00etara. Kultur etxean izango dira.