Sei etxebizitza jarriko ditu Udalak alokairu sozialean, eta horiek banatzeko, zozketa egingo du. Dagoeneko egin daitezke eskaerak zozketan parte hartzeko; hilaren 29ra arte izango da aukera. Erregistroan aurkeztu behar dira eskaera-orria eta oinarrietan eskatzen diren dokumentuak. Oinarriak ikusi daitezke Udaleko webgunean, www.astigarraga.eus, edo Hirigintza sailean.