Ostegunean hasi zuten ikasturtea Herri Eskolako ikasleek, eta hori ospatzeko, festa xumea egin zuten atzo patioan. 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek beren desioak helarazi zizkieten bere ikaskideei, eta ondoren, desio horiek globoen bitartez zeruratu zituzte. Musika eta dantza ez zen faltatu.