Irekiera festa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Bukatu dira oporrak, eta horrekin batera, hasi da ikasturte berria, baita Asti­ga­rragako Gaztelekuan ere. Eta ospakizun hori, modu berezi batean egin nahi izan dute. Horretarako, festa haundia egingo dute gaur, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. 
Gaztelekuan bertan ha­si­ko dute festa, eta dinamika batekin gazteak frontoirantz bideratuko dituzte; bertako ekintzak 17:30etan hasiko dira. Bertan, bi or­duz, 19:30ak arte, surf-gailu mekaniko bat egongo da 12-17 urte bitartekoentzat. 

Bihartik, ohiko ordutegia
Jaiarekin batera, ohiko or­dutegira bueltatuko da Gaz­telekua; bihartik aurrera, beraz, arratsaldeko 17:00­etatik iluntzeko 20:00e­tara irekiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!