17 urte dauzka Julene Beldarrain Murillo astigartarrak, eta duela 11 diagnostikatu zioten gaixotasun arraroa deritzona. Bertako kasua aprobetxatuta, gaixotasun hauek ikusaraztea helburu zuen proiektua garatu zuten Amaiur Altamira eta Leire Zubiarrain herritarrek, eta datorren astean borobilduko dute lan hura, JuleneFESTarekin.
Sentsibilizaziorako, bi egun
Hainbat helburu izango ditu ostiral arratsaldean hasi eta larunbat gauera arte luzatuko den festak. Sentsibilizazioa, alde batetik. Eta bestetik, laguntza ekonomikoa lortzea Julenek hurrengo tratamendua egin dezan. Festa antolatzeko, hainbat bilera egin dituzte ekainetik, eta dagoeneko aurkeztu dute egitarau osoa.
Bazkarirako tiketak, salgai
Musika eta kirola izango dira nagusi ostiraleko jardunaldian. Futbol txapelketarekin hasiko da festa, 17:00etan, eta ondoren hasiko da festako erronka nagusia: Xabi Salillasek 24 ordu egingo ditu korrika, zinta gainean. Segidan hasiko da zumba saioa, eta bukatzeko izango dira kontzertuak.
Larunbatean jarraituko du jaiak, goizean goizetik hasita. Eguerdian herri bazkaria izango da, eta dagoeneko salgai daude txartelak, Ikatza tabernan, asteazkenera arte.
JULENEFEST. Egitaraua
Irailak 15, ostirala
17:00, Astigarragako Herri Eskolan kale futbola.
Ondoren, txokolatada.
18:00, Foru Plazan, herritarren musika emanaldia.
19:00, Xabi Salillasen erronkaren hasiera. Gainera, bizikletak egongo dira edonork erabili ahal izateko.
19:15, Zumba saioa.
20:15, Sardina eta patata tortilla jatea.
Kontzertuak: Beneath the surface (Hernani) eta Kea (Oiartzun).
Irailak 17, larunbata
09:30, Diana berezia Txirriska taldearen eskutik.
11:15, Haurrentzat jolasak, Foru Plazan.
12:00, Aiztondo abesbatzaren emanaldia, Foru Plazan.
12:30, Harri-tira: Emarri + Hernaniko Emakume Errugbilariak.
14:00, Herri Bazkaria.
16:30, Autumn bakarlaria.
17:30, Errifen zozketa.
18:30, Kontzertuak:
- Pinotxet (Astigarraga).
- Lappa (Urnieta)
- Crowd (Bilbo)
Tartean, Xabi Salillasen erronkaren amaiera.
20:30, DJ Lander eta Julene.
21:30, Festa amaiera.