Irailaren 22an ospatuko dute Txantxangorri elkartean, urteroko Sagardo Txapelketa; 34garren edizioa izango da aurtengoa. Eta joan nahi duena, astelehenetik aurrera apuntatu daiteke: astelehen eta asteartean, bazkideentzako zabalduko dute izenematea, eta asteazkenetik aurrera, beste guztientzat. Egunero, arratsaldeko 19:30etatik 20:00etara egongo dira, plazak bukatu arte.