Argazki erraldoia gaur, Kataluniari babesa erakusteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Argazki erraldoi baterako deia luzatu die Hernaniko Gure Esku Dagok, herritar guztiei, Kataluniari elkartasuna ager­tzeko: «erabakitzeko esku­bi­dea defendatzen dugulako, Kata­lu­nia­rekin gaude, bai Diada egu­nean, irailaren 11n, bai erre­fe­rendumean, urriaren 1ean, eta baita etorkizunean ere, gure elkartasuna behar dutenean», adierazi dute.
Eguerdiko 13:15etan elkar­tuko dira Plazan, udaletxearen aurrean, argazkia ateratzeko.
Bestalde, deia egin dute, baita ere, datorren larun­ba­te­an, irailaren 16an, Bilbon egingo den mani­fes­tazioan parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!