‘Maialen’ lehen igandeko emaitza eta lana hobetzera aterako da bigarren jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

KONTXAN parte hartzen ari diren traineruak astebete izan dute bigarren jardunaldia ongi prestatzeko eta horien artean dago Maialen, Hernaniko nesken ontzia. Bere helburua pasa den asteko azken postua hobetzea izango da eta posible bada, sailkapen orokorrean, talderen bat gainditzea are eta hobeto. Hernaniarrak lehen txandan aterako dira, 11:00e­tan, eta aurkari izango dituzte Donostiarra, Deusto eta Mecos. 
Pasa den igandean ez ziren ongi bueltatu Xabier Zabala entrenatzailearen esanetan eta horrek azken postura era­man zituen. Donostiarra zortzi segundora dute eta Deus­to hamabira. Mecos urrutiago ager­tzen da 16 segundora.
Lehen txandan eta bande­ra­ren bila ariko da Amaia Zu­az­nabar hernaniarra Orioko traine­ruan. Oriotarrak Hibai­ka­ren­gandik 10 segundora daude eta San Juanengandik zortzira. Arraun Lagunakek osatzen du ohorezko txanda. 
Mutiletan Arkaitz Goñi, Ivan Lopez eta Aitor Iraolak lehen txandan egingo dute arraun. Lehena San Juanen eta bes­te biak Donostiarran, azken pos­tua urruntzen saiatuko dira. Hernaniar jatorria eta  Zaba­­­lo­enea baserriko semea den Imanol Iradi ere Donostia­rran irtengo da.

Denak ere itsasoari eta eguraldiari begira
Lehenenengo jardunaldiak den­bora itzelak egin zituzten, baina bi­ga­rren jardunaldian giro des­berdina espero da. Ipar-­­men­de­baldeko haizea espero da eta bi metro in­guruko olatuak altxa­tuko ditu. Beraz, patroien lana eta ola­tuen artean arrauna egiteko desafioa areagotu egingo da eta aldeak ere haundiagoak izan daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!