Aurten ere antolatuko dute Tabernen Arteko Pintxo Lehiaketa, Bakailu Astearen barruan. Urriaren 9tik 20ra izango da lehiaketa, eta parte hartu nahi duten tabernek, orain daukate izena emateko garaia. Irailaren 12ra arte dago epea: Biteriko turismo bulegoan, 943 33 70 28 telefonoan, edota turismoa@hernani.eus helbide elektronikoan. Berriak elkarteko bazkideek, 943 33 30 49 telefonora ere deitu dezakete. Izenemate kuota 30 eurokoa da.