Hernanik US Kanbo aurkari izango du gaur Kanbon

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Astebete falta da Hernani Errugbi Taldeko lehen taldeak Ohorezko Mailako liga hasteko eta prest egoteko aurre­denboral­diarekin jarraitzen du Polidoriren zuzendaritzapean. Gaur, 17:30etan jokatuko du Iparraldean, Kanbon, bertako taldearen aurka. 
Aurreko astean Landaren jokatu zuten Union Barbezieux Jonzac-en aur­ka eta 19-26 galdu zuten. Aur­tengo ligako lehen norgehiagoka Cis­nerosen aurka izango da Landaren datorren larunbatean. Hasiera batean kanpoan jokatu behar zuen Hernanik, baina Landarera aldatu da.  

Bigarren taldea gaur Landaren
Txinparta  bigarren taldeak ere partidua jokatuko du gaur, baina hauek Landaren. Aurrez aurre La Unica B talde iruñearra dute eta hain justu Liga ere beraien aurka hasiko dute iraileko azken egu­nean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!