Urriza faborito da bere bosgarren txapela irabazteko Utergaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Javier Urrizak eta Xanti Utergak jokatuko dute, gaur, buruz buruko Kutxabank Torneoko 35garren finala. 17:00etan hasiko da partidua (ETB4, zuzenean) Galarretan eta orain bi urteko final berdina da. Urriza gaur egungo pilotaririk hoberena da eta azken bost urteetan lau txapela irabazi ditu. Utergak oraindik ez du lortu txapela nagusia irabaztea, baina beste sari guztiak dauzka. 
Pasa den ostegunean au­ke­ratu zituzten finalerako sei pilotak eta alde haundirik gabekoak dira bi prota­gonis­ten arabera. Biak ere aurre­lariak izanda joku an­tzekoa egiten dute, baina Uterga jokaldietan maixua da eta Urrizak dena egiten du ongi. Defentsan gaindi ezina da eta jotzaile izugarria.  Urriza da faborito nagusia eta ligax­kan 30-15 irabazi zion Uterga berari. 
Hala ere Uterga oso baikor agertu da finalera begira. «Nik uste sufrituko duela finalean, aurretik ere irabazi diot. Presioa berea da eta disfrutazera aterako naiz». Bere ametsa gauzatuko luke, nahiz eta orain 20 urte jo­ka­tzen hasi zenean beste helbu­ru batzuk izan. «Helburu apa­la­goak».
Urrizak eskarmentu haun­­dia du. Irabazten baldin ba­du Ezkurra eta gero, txapela ge­hi­en dituena bihurtuko li­tza­teke bostekin. Hala ere ba­daki ez dela erraza izango. «Uter­gak lan gehiago emango dit aurreko partiduan baino. Txapelketa lesio batekin hasi nuen, baino orain ongi aur­kitzen naiz. Irabazteko bada­kit zer egin behar dudan. Uter­ga eroso baldin badago oso arriskutsua da eta mugitzen saiatuko naiz. Korrika egin behar du eta mugimenduan eduki behar dut uneoro».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!