Behemendiko azoka eta bigarren eskukoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 9a, 02:00

Udarako oporraldia atzean utzita, bueltan dira azokak ere Hernanin. Eta hileroko zita berriro martxan jartzeko, gaur izango dira ohiko bi azoka.
Batetik, Behemendiko azo­ka ibiltaria jarriko dute, goizeko  10:00etatik 14:00etara, Plaza Berrin. Beti bezala, txerrikiak, ahatekiak, gaztak, barazkiak, ogi ekologikoa edota yogurrak erosteko aukera izango dute, besteak beste, azokara gertu­ratzen direnek.
Eta bestetik, bigarren esku­ko azoka izango da, goizean zehar hori ere. Atsegindegin jarriko dute ziurrenik, euria egingo duela espero baita; bes­tela, Urbieta kalean egongo dira postuak. Goizeko 10:30etan hasi, eta eguerdiko 13:30ak arte izango da aukera bertan, berre­ra­­biltzeko jostailuak, libu­ruak, aparatuak, arropak, pi­txiak, oinetakoak, poltsoak... eskuratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!