Giro ederra izan zen Zikuñagan, atzo arratsaldean ere, haurren esku pelota txapelketarekin, eta guraso eta seme-alaben arteko futbito partiduarekin. Eta giro horrek segida izango du gaur, ziur, arratsalde bete-betea izango baitute, auzoko jaien hirugarren egunean. Buruhaundiak aterako dira aurrena, Las Pu’n’tilloren musikaren laguntzaz, eta moto lasterketa izango dute txikienek gero, baita txokolatada ere.
Apaxiren ipuinekin gozatzeko aukera ere izango dute, haur eta gaztetxoek.
«Huntza adina bagara!»
Gaueko 23:00etan, berriz, Zikuñaga Music Factory auzoko gazte taldeak joko du. Joan den urtean kanta bat prestatu zuten, guztiek elkarrekin jo zutena; eta aurten, beste hiru pieza prestatu dituzte.
Izan ere, instrumentu ezberdinak jotzen dituzten gazteak daude auzoan (gitarra, trikitixa, alboka, bateria...), eta guztiak aprobetxatzen dituzte: «Huntza adina bagara!», adierazi dute brometan.
GAUR, ostirala
17:00, Buruhaundiak Las Pu’n’tilloren musikarekin alaituta.
18:00, 6 urtetik beherakoentzat moto lasterketa (kaskoa eta motoa eraman behar dira).
Ondoren, Txokolatada.
19:00, Apaxi ipuin kontalaria.
23:00, Zikuñaga Music Factory.
00:00, Kontzertua Patxuco Nice taldearekin.