Asteburu honetan hasiko dute denboraldi berria, CD Hernaniko bi talde nagusiek. Emakumeen Euskal Ligan, Zubipen egingo dute debuta, bihar 16:30etan, Tolosaren kontra. Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailan, UDA Aretxabaletaren zelaian ariko dira, igandean arratsaldeko 16:30etan hasita.