Uztailean Salamancatik etorri ziren musikari eta dantzariei bisita bueltatuz, bertara joango dira ‘Hernani’ Musika Eskolako txistulariak, asteburu honetan. Salamancako festetan izango dira, Oiartzungo dultzaineroekin eta Errenteriako Ereintza dantza taldearekin batera, bihar eta etzi. Txistu eta danbolinen musikan oinarritutako kontzertuak eskainiko dituzte, larunbat eta igande eguerdian, katedraleko enparantzan. 15 txistulari joango dira Hernanitik, eta 35 laguneko taldea osatuko dute guztira.
Musika eskolako ikasturte hasiera, astelehenean
‘Hernani’ Musika Eskolan, bestalde, datorren astelehenean hasiko da ikasturtea. Eta jakinarazi dute, hainbat instrumentu edo gaitan, tokia badagoela oraindik: txalaparta, txistua, tronpeta, biolina, saxoa eta 5 urteko hastapena. Apuntatzeko, Musika Eskolako bulegora jo behar da, edo deitu 943 33 70 50 telefonora.