Aurten ere antolatu dute, emakumeentzako paleta ikastaroa. Bi txanda izango dira: astearte goizetan edo asteazken arratsaldetan, aukeran.
18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago ikastaroa, eta kiroldegiko frontoian izango dira bi txandak. Astean, ordubeteko saio bana izango dute, apuntatzen direnek: asteartetakoek, goizeko 09:30etatik 10:30etara izango dute zita; eta asteazkenetakoek, berriz, arratsaldeko 19:00etan hasi eta 20:00ak arte.
Izena emateko epea, irailaren 30era arte
Urrian hasiko dira bi txandak: hilaren 3an asteartetakoa, eta 4an asteazkenetakoa.
Bietan izena emateko, dagoeneko zabalik dago epea, eta irailaren 30era arte izango da aukera, apuntatzeko. Horretarako, emaila edo telefonoa jarri dituzte aukeran. Batetik, 670 827 254 edo 653 736 196 zenbakietara deitu daiteke; edo bestela, mezua idatzi behar da hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikora.