Ikasturte berriarekin hasteko, bi zita jarri dituzte Kontrakantxa gaztetxean.
Gaurkoan, bilera baterako deia egin du gaztetxeko talde motoreak. 17:00etan izango da, eta deialdia luzatu diete gaztetxea erabiliko duten guztiei, nola funtzionatu nahi duten azaltzeko. Gainera, aurreratu dute ostegunero bilduko dela talde motorea, eta «besoak zabalik» hartuko dituztela, erabiltzaile guztiak.
‘Jam session’ eta mikrofono irekia, bihar gauean
Bihar gauean, berriz, musika izango da protagonista. Jam session eta mikrofono irekia izango dira, 22:00etan hasita, eta edonor gonbidatu dute, bere instrumentua eraman eta parte hartzeko.