Udako ‘txolloak’, gaurko Stock Azokan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 7a, 02:00

Aurten ere jarri du zita Stock Azokarekin, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak. Gaur eta bihar jarriko dituzte pos­tu­ak herriko komertzioek, Plaza Berrin; eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin izango da.
Goizean, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte egongo dira zaba­lik; eta arratsaldean, 16:00eta­tik 20:00etara bitarte.

Udako arropa eta osagarriak, beherapenekin
Nabarmendu dute, «aukera pa­regabea» izango dela, udako arropa eta osagarriak behe­ra­penekin esku­ratzeko. Udako txolloak aurkituko dituzte azo­kan, beraz, gerturatzen dire­nak. «Pasa zai­tez bertatik, eta aprobetxatu!», animatu dituz­te herritarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!