Udal Euskaltegian eta AEKn, matrikulazio epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 02:00

Kurtso berrian euskera ikasi edota indartu nahi duenak, dagoeneko zabalik dauka matrikulazio epea, Hernaniko Udal Euskaltegian eta AEK euskaltegian. Bietan, autoikas­kuntza eta aurrez aurreko saioak daude aukeran, maila guztietan (A1, A2, B1, B2, C1, C2).
Udal Euskaltegian, astean bi edo lau egunez joateko au­ke­ra dago. Irailaren 22ra arte dago epea, apuntatzeko, euskaltegian bertan (Karobieta 63): goizez 09:30-13:30, eta arra­tsal­dez 16:30-19:30. Bestela, 943 33 18 96 telefonora deituta edo euskaltegia@hernani.eus helbidera idatzita egin daiteke.
AEK euskaltegian, berriz, astean bi, hiru edo lau egunez eman daitezke klaseak, goizean, eguerdian, arratsaldean edo iluntzean. Gainera, Zilegi Eskolako ikastaro bereziak eta Mintzalagun egitasmoa ere egingo dituzte aurten, berriro. AEKko ikastaroetan apunta­tzeko, lokalera (Larramendi 11) jo daiteke, astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez (09:00-13:00), eta astearte eta ostegunetan arratsaldez (17:00-19:00); 607 592 864 telefonora ere deitu daiteke; edo hernani@aek.eus helbidera idatzi.

Udalaren dirulaguntzak, euskera ikasteko
Bi euskaltegiek gogorarazi dute, euskera ikasteko dirulaguntzak ematen dituela Hernaniko Uda­lak: matrikularen %90 langabe­tu, ikasle, ju­bi­latu eta pentsiodunei, eta %70 gainerakoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!