Irailan sartzearekin batera, martxan jartzen hasi dira, kirol desberdinetako taldeak. Horrela, astelehenean ekin zien entrenamenduei, Hernani Eskubaloi Taldeak. Aurten, sei talde izango dituzte: kadete mailan (2002-2003 urteetakoak), neska eta mutil talde bana; eta infantiletan, neska eta mutilen bina talde, aurreneko urtekoena bat (2005ekoak), eta bigarren urtekoena bestea (2004koak).
Astean hirutan entrenatuko dute kadeteek, eta astean bitan infantilek (azpiko taulan ordutegiak). Eta taldean sartu nahi duena, garaiz dabil oraindik. Dagokion taldearen entrenamendu batera azaldu besterik ez dauka, kiroldegira, eta entrenatzailearekin hitz egin. Bestela, web orrian ere apuntatu daiteke: www.hernanieskubaloia.eus.
HERNANI ESKUBALOI TALDEAREN ENTRENAMENDUAK
Neska kadeteak (2002-2003)
Astelehen (18:00-19:30), asteazken eta ostiraletan (19:00-20:30).
Mutil kadeteak (2002-2003)
Astelehen (19:00-20:30), asteazken (20:30-22:00) eta ostiral (20:00-21:30).
1go urteko neska infantilak (2005)
Astearte eta ostegunetan (18:00-19:00).
1go urteko mutil infantilak (2005)
Astearte (19:00-20:00) eta ostegunetan (18:00-19:00).
2garren urteko neska infantilak (2004)
Astearte eta ostegunetan (19:00-20:00).
2garren urteko mutil infantilak (2004)
Astelehen (18:45-19:45) eta asteazkenetan (18:00-19:00).
Gipuzkoako Txapelketari begira, pelotariak
CD Hernaniko esku pelota sailak ere, hasi ditu entrenamendu saioak, denboraldi berrirako. Gipuzkoako Txapelketa izango dute aurreneko torneoa, irailaren 17tik aurrera, eta 11 talderekin ariko da CD Hernani: kadetetan, bi pelotari ariko dira lehenengo mailan, eta sei bigarren mailan; jubeniletan, bi lehenengo mailan eta lau bigarren mailan; eta seniorretan, hiru ohorezko mailan, beste hiru lehenengo mailan, eta sei hirugarren mailan.
Bestalde, epea zabalik dago, irailaren 30era arte, Pelota Eskolan apuntatzeko. Hernanin erroldatuta dauden haurrek eman dezakete izena, 2006-2009 urteetan jaiotakoek. Kiroldegiko frontoira joan behar dira, astelehenetik ostegunera (18:00-19:00), eta Rufino Rekalderengatik galdetu.