Jaien aurreneko zipriztinak gaur, Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 02:00

Bi ekintza nahikoak izango dira gaur arratsaldean, Ziku­ña­gako jaiak pizten hasteko. Palan eta futbolinean arituko dira auzotarrak, igandera arte luzatuko diren festei hasiera emateko.
Haurren pala txapelketa jokatuko da aurrena, arratsal­deko 17:00etan hasita. Eta on­doren, Zikutxampions futbolin torneoa izango da jokoan. Ber­tan arituko dira lehian, Ziku­ñagako futbolin ligan ondoen aritu ziren bikoteak.
Bihar ere izango da ekin­tza­rik, eta bete-betea dator ostiral arratsaldea, asteburu potoloaren aurrerapen gisa.
Igandean egingo dute pae­llada, eta txartelak erosteko, gaur da azkeneko eguna: Uru­mea, La Cepa, Parrita eta Ziku­ñaga tabernetan, 5 euroan.

ZIKUÑAGAKO JAIAK 2017
GAUR, asteazkena

17:00, Haurren pala txapelketa.
19:30, Zikutxampions futbolin txapelketa.

BIHAR, osteguna
17:00, Haurren esku pelota txapelketa.
20:00, Guraso eta seme-alaben arteko futbito partidua.

ETZI, ostirala
17:00, Buruhaundiak Las Pu’n’tillo­­ren musikarekin alaituta.
18:00, 6 urtetik beherakoentzat moto lasterketa (kaskoa eta motoa eraman behar dira).
Ondoren, Txokolatada.
19:00, Apaxi ipuin kontalaria.
23:00, Zikuñaga Music Factory.
00:00, Kontzertua Patxuco Nice  taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!