Izenemateak, hilaren 15era arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 02:00

Kiroldegiak eta Kultur Etxeak plazaratu dituzte 2016-2017 ikasturterako proposamenak, eta horietako batzuetan izena eman daiteke, hilaren 15era arte. Kiroldegian, haur eta gaztetxoen ikastaroetan apuntatu daiteke: zunba, jump fit, ziklo gaztea, irristaketa, eta gimnasia erritmikoan. Kultur Etxean, berriz, ohiko ikastaroetan: dantza latinoak, ebaki eta josi, yoga, eta zura tailatzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!