Ikasturte hasierarekin batera, oporretatik buelta egingo du Astigarragako Gaztelekuak, larunbatean. Eta hori ospatzeko, Irekiera Jaia egingo dute egun berean. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera izango da, Gaztelekuan bertan eta Joseba Barandiaran plazan.