Matrikulazioa irekita, euskera ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 02:00

Ikasturte berria prestatzeari ekin diote, beste urte batez, Her­nanialdeko AEK euskal­tegiek, tartean Astigarraga­koak, eta lan hori aurrera eramateko, dagoeneko ireki dute matrikulaziorako epea. 

Maila guztiak, eskaintzaren barruan
Aurten ere maila guztiak es­kainiko dituzte: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2a, hain zuzen. Horiek au­toikaskuntzaren bidez edo es­kola presentzialetan egin ahal izango dira, astean 2, 3 edota 4 orduz, eta eguneko edo­zein une­tan.
Informazio zehatzagoa ja­so­tzeko edota matrikulatzeko, Astigarragako AEK euskalte­gi­ra jo daiteke: Kultur etxeko lo­ka­lera, edo telefonoz dei egi­nez, 607 610 687 zenbakira.

Erakusketa hilaren 30era arte
Baina ikasturtea hasi aurretik, aurrekoa dute gogoan AEK euskaltegikoek. Hori gogora­raz­teko, iaz ateratako argazkie­kin erakusketa jarri zuten astelehenean herriko hainbat tabernatan, eta hilaren buka­erara arte ikusi ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!