Etzi hasiko ditu ikasturte berriko entsaioak, asteartearekin, Ozenki abesbatzak. Iluntzeko 20:00etan izango da, Doinu Zale musika eskolan, eta parte hartu nahi duen edonor animatu dute, egun horretan agertzera. Matrikula epea ere, zabaldu du musika eskolak.