Omenaldi xumea larunbatean sagardogileek, Bereziartuari

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 02:00

Urtero bezala, Sagardo Eguna egin zuten Donostian joan den larunbatean, Euskal Jaien bueltan, eta bertan izan ziren 34 bat sagardogile, tartean hainbat astigartar. 
Baina tarte hori bakarrik ez, protagonismo haundiagoa izan zuen aurten Astigarragak. Izan ere, omenaldi xumea jaso zuen bertan Bereziartua sagar­dotegiko Joxe Miguel Bereziar­tuak, «sagardogintzari eskaini­ta­ko bizitza eta lanagatik». 
Eguerdi aldera izan zen eki­taldia, eta oholtza gainera igo zen Bereziartua bera, Eva Aran­buru emaztearekin batera. Eta esku preziatuengandik jaso zuten Gipuzkoako Sagardogile­en Elkarteak eskainitako oroi­ga­rria: beren semeen eskutik, hain zuzen.
Omenalditxoa bukatzeko, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran bertsolariek eskaini zizkietan bertsoak. 

8.000 botila, 5.000 lagun
Aurreko urteko uztako sagar­doak edan eta aurtengo aurre­neko muztioa dastatzeko au­kera izaten da urteko Sagardo Egunean, eta hala izan da aurten ere, 32garren edizioan. Gipuzkoako Sagardogileen El­kar­teak eskainitako datuen arabera, 8.000 bat botila ireki zituzten sagardogileek aurreko larunbatean, eta Konstituzio plazan bueltaka ibili ziren, 5.000 bat lagun.

Uzta oparoa, aurtengoa
Sagardogileak hasi dira dago­eneko sagarrak biltzen, eta azaldu dutenez, «uzta oso oparoa» izan da aurtengoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!