Bi aste besterik ez dira falta Juleneren aldeko festarako, hilaren 15 eta 16ean egingo baitute. Horren bueltan, bazkaria egingo dute bigarren egunean, eta jakinarazi dute dagoeneko salgai daudela horretarako txartelak. Ikatza tabernan eskuratu ahal izango dira, hilaren 13ra arte edo bukatu arte. Prezioa: haurrek, 10 euro; helduek, 15 euro.