Herriko abesbatzan parte hartu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 02:00

Herriko koruak ere aste honetan hasi du ikasturte berria, hain zuzen, atzo izan zuten aurreneko entsaio-egu­­na, eta gaur izango dute bigarrena. Gizonezkoek en­tsa­­iatu zuten atzo (eta hala egingo dute asteartero 20:00­e­tatik 22:00etara), eta gaur­koan emakumezkoak elkar­tu­­ko dira aurrenekoz. Kultur etxean izango dira hori, ga­ueko 21:00etan hasita, ordu­betez.

Entsaio irekia, etzi
Ostiraletan, aldiz, emaku­mez­ko eta gizonezkoek, de­nek batera egiten dute en­tsaioa, eta etzikoa, egingo duten aurrenekoa aprobetxa­tuko dute deialdi irekia egite­ko. Abesbatzako kide izan nahi duen edonor gonbidatu eta animatu nahi dute. Kul­tur etxean izango da hau ere, 20:00etatik 22:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!