Eskolara buelta bihartik, 572 astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 02:00

Bukatu dira aurtengoz, uda­ra­ko oporrak, eta beraz, esko­lara buelta egiteko garaia dute etxeko txikienek. Eta hala egin­go dute, hain justu, Asti­garragako Herri Eskolako ikasleek bihar. 

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak
Denera 572 ikasle izango di­tuz­te aurten, Haur eta Lehen hez­­kuntzan banatuta. Horie­tatik, 261 arituko dira HHn, eta 311, LHn. Eta denek hasiko dute bihar ikasturtea.
Aurreneko bi egunetan, bihar eta etzi, ordutegi trin­koa izango dute, beraz, goizez bakarrik joango dira eskolara, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara. 
Eta astelehenetik, hilaren 11tik aurrera, goiz eta arratsaldez: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30 ordutegiarekin.

Aurten, 261 haur izango dira Haur Hezkuntzan; Lehen Hezkuntzan, aldiz, 311 gaztetxo.

Jolasgune berria, txikienek
Gainera, berrikuntza batekin hasiko dute ikasturtea, bere­ziki Herri Eskolako txikienek. Izan ere, udaran zehar egin dituzte jolasgune berriaren la­nak, eta dagoeneko prest dago parkea 2 eta 5 urte bi­tar­teko haurrek gozatu dezaten. 102 metro karratuko gunean, bi motatako jolasak daude batez ere, txirristrak eta eskalatzekoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!