Hainbat hernaniar aritu ziren larunbatean, Zumaiako Triatloiean, sprint distantziako Euskadiko Txapelketan: 750 metro igeri, 20 kilometro bizikletan, eta 5 kilometro korrika. Eta aurreneko postuetan ibili ziren gainera: 6garren izan zen Eider Estibariz (1:10:51), 8garren Peru Alfaro (57:17), eta 10garren Oihana Ezponda (1:13:25). 400 partehartzaileen artean, Zumitza Triatloi Taldeko kide gehiago ere izan ziren: Aitor Sanz 60garren (1:03:55), Haritz Zubillaga 66garren (1:04:17), eta Aiheko Zubimendi 192garren (1:12:46).