Latsunbeberri-Marielutseko jaien azkeneko egunean jokatu ziren, esku pelota txapelketako finalak: infantiletan, Arluziaga eta Etxarri nagusitu ziren, Apaolaza eta Balenziagaren kontra; eta alebinetan, Garmendia eta Salaberria izan ziren txapeldun, Manterola eta Artolari irabazita. Igandean egin zuten tortilla txapelketa ere: Pakorena aukeratu zuten goxoena, Emiliok jaso zuen bigarren saria, eta Maxik hirugarrena.