Urrian izango da, aurten seigarrenez, Hernaniko Bakailu Astea. Baina dagoeneko hasi dira motorrak berotzen. Pintxo lehiaketa egingo dute aurten ere, eta herriko taberna guztiei luzatu diete gonbitea, parte hartzeko.
Horretarako, gaurtik datorren asteartera izango dute epea, izena emateko: Biteriko turismo bulegoan, 943 33 70 28 telefonoan, edo turismoa@hernani.eus helbidean; Berriak elkarteko bazkideek, 943 33 30 49 telefonora ere deitu dezakete.
Izenemate kuota 30 eurokoa da, eta urriaren 9tik 20ra izango da pintxo lehiaketa. Pintxoak 1,5 euroan salduko dituzte. Bozkatzeko garaian, izango da nobedaderik: dastatutako guztien artean onena zein izan den bozkatu beharko da aurten, eta ez pintxo bakoitza baloratu.
Jatetxeei deia, menuan edo kartan bakailua jartzeko
Herriko jatetxeei ere luzatu diete Bakailu Astean parte hartzeko deia, beraien menu edo kartan bakailua jarriz. Hala egiteko asmoa dutenei, jakinarazteko eskatu diete, irailaren 12ra bitarte.