Palan eta futbolinean, festa giroa bihartik Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 5a, 02:00

Sartu da Zikuñaga auzoa ere, bere aste berezian! Bihar hasi eta igandera bitarte, bost egunez luzatuko dira Zikuñagako jaiak, eta aurreneko zita, bi txapelketarekin jarri dute: bihar 17:00etan hasita, haurren pala txapelketa jokatuko dute frontoian; eta 19:30etatik aurrera, Zikutxampions futbolin txapelketa izango da, ligako aurreneko sailkatuen artean jokatuko dena.

Bina ekintza izango dira bihar eta etzi, eta ostiral arratsaldetik aurrera, bete-betea dator egitaraua.

Ostegunean, berriz, esku pelota txapelketa izango dute haurrek, eta ondoren, futbito partidua jokatuko dute gurasoek eta seme-alabek; heldu­ak edo gazteak nagusituko?

Paelladarako txartelak, bihar arte salgai
Igandera arte luzatuko dira festak, eta azkeneko egunean, paellada herrikoia egingo dute, eguerdiko 14:00etan. Bertan bazkaltzeko, txartelak salgai daude, Urumea, La Cepa, Pa­rri­ta eta Zikuñaga tabernetan. 5 euro dira, eta bihar da erosteko azkeneko eguna.

 

BIHAR, asteazkena
17:00, Haurren pala txapelketa.
19:30, Zikutxampions futbolin txapelketa.

ETZI, osteguna
17:00, Haurren esku pelota Txapelketa.
20:00, Guraso eta seme-alaben arteko futbito partidua.

ETZIDAMU, ostirala
17:00, Buruhaundiak Las Pu’n’tillo­­ren musikarekin alaituta.
18:00, 6 urtetik beherakoentzat moto lasterketa (kaskoa eta motoa eraman behar dira).
Ondoren, Txokolatada.
19:00, Apaxi ipuin kontalaria.
23:00, Zikuñaga Music Factory.
00:00, Kontzertua Patxuco Nice taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!