Kurtso berriarekin, odola emateko deia gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko irailaren 5a

Udarako oporraldian ere, ez dute hutsik egin odol emaileek, Hernanin. Abuztuaren 1eko hitzorduan, 64 lagunek eman zuten odola, horietako zazpik aurrenekoz.
Baina oporralditik bueltan, eta kurtso berriaren hasiera­re­kin, kopurua haunditzea espero dute. Gaur jarri dute zita, odola eman edota organo donante egiteko, 18:30etatik 20:30etara Hernaniko anbula­torioan, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritar guztiei.
Bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkiote berriro Vinicola Guipuz­coanari, odola ematen dutenentzako ardoa jartzea­gatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!