Hernaniko Gure Esku Dagok Kataluniako erreferendumarekin elkartasuna adierazteko, elkarretaratze-argazkia egiteko deia egin du. Irailaren 9an jarri dute zita, 13:15etan, udaletxearen aurrean. Bestalde, hilaren 16an Kataluniari elkartasuna agertzeko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei ere egin die herritarrei.