Abesbatzaren 10garren urteurreneko ospakizunetan murgilduta jarraitzen dute Goiz Eguzkin. Horrela, larunbatean emanaldi berezia prestatu zuten abeslariek eta aktoreek, elkarlanean: Musika&Antzerkia. Udako azken ilunabarretako bat aprobetxatuz, egoitzako patioan, Ginkgo Biloba zuhaitz bereziaren aterpean egin zuten emanaldia, parkea lepo bete zuen publikoaren aurrean.