Literatur solasaldi berezia egin zuten asteazkenean, Hernaniko Udal Liburutegian. Jose Luis Canchoren Los refugios de la memoria liburuaz aritu ziren, eta bertan izan zen autorea bera, urtetan literatur solasaldien gidari izandakoa. Gainera, primizian aurkeztu zuen liburua Hernanin, ostegunean izan baitzen aurkezpen ofiziala, Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian.