Izenemate epea zabalik, hainbat ikastarotan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 4a, 02:00

Ikasturtea hasteko garaia iritsi den honetan, irekita dago hainbat ikastarotan ize­na ema­te­ko epea.

Biterin aurrematrikula, ostiralera arte
Biterin helduentzako 22 ikas­taro jarri dira aukeran; beste 6 umeentzat; eta ikasturte oso­ra­ko izena eman ezin du­te­nentzat, 4 ikastaro labur. De­netan izena emateko epea gaurtik ostiralera egongo da ire­kita, eta behar den ka­sue­tan, plazak zozketatuko dira hi­laren 11n. Ondoren, ma­tri­kula epea irekiko da.

Kantuzen, gitarra klaseak
Ikasturte berri honetan Kan­tuz musika eskolan (Aristi­za­bal 5) gitarra klaseak jasotzen ja­rrai­tu nahi dutenek, berriz, gaurtik hi­laren 15era arteko epea dau­kate izena emateko, eta ikasle berriek, hilaren 18tik 22rakoa. Udaleko Harrera Zerbitzura jo behar da, edo Hezkuntza Sailera deitu: 943 33 70 41.

Haurrentzako tailerrak, doan
Auzo elkarteek, urtero bezala, 5 eta 11 urte bitarteko ume­en­tza­ko tailerrak emango di­tuz­te debalde, eta hauetan parte hartzeko izenematea ere gaur irekiko da, hilaren 15era arte. Tailerrak urrian hasiko dira.

Kirol taldeak martxan, baina izenemateak irekita
Bestalde, hainbat kirol talde hasi dira entrenamenduekin.  Gimnasia erritmikoa eta gim­na­sia akrobatikoa egiten du­te­nen kasuan, lehiaketa mailan aritzen direnek, gaur hasiko dituzte entrena­men­duak, eta gainontzekoek urrian. Ikasle berriek, berriz, ale­bin mailatik gorakoen kasu­an, gaur dute izena emateko azken eguna, eta benjamin eta benjaminau­rre maileta­ko­ak, irailaren 15era arte: 688 688 444 edo hernanigimnastika@gmail.com.
Ikasturteari hasiera gaur emango dioten beste batzuk judo klubeko ka­dete mailatik gorakoak dira. Txi­kiagoak, hi­la­ren 18an hasiko dira. Au­rre­nek­o aldiz probatu nahi du­te­nek, berriz, izena eman de­za­kete, 6 urtetik gora izanez gero: judohernani@gma­il.com  edo 658 881 112.

Atletak gaur, entrenatzera
Azkenik, atletismo klubeko atletek, 2004 eta 2005ean jaiotakoek, gaur dute au­rre­neko entrenamendua, 18:00e­tan atletismo pistan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!