Tortilla, pizza eta sagardoa aukeran, festetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 3a, 02:00

Festek zapore ederra utziko diote Latsunbeberri-Marieluts auzoara gerturatzen denari.
Atzo, hainbat jolas eta txa­pelketatan ibili ziren auzo­ta­rrak, eta paellada eder batekin indarrak berrituta, festan segi zuten, musikak ere lagunduta.
Gaurkoan, jan-edanak har­tu­ko du protagonismo berezia.

Bapo egin arte
Goizeko 11:00etatik 12:00etara aur­keztu ahal izango dira le­hia­ketarako pa­ta­­ta tortillak, eta 12:30ak aldera banatuko di­ra sa­ri­ak. Bestalde, pizzak egi­teko tailerra egingo da 11:00e­­tan, Iturritxo elkar­tean. Guz­­tia laguntzeko, 11 sa­gardo das­­tatu ahal izango dira 12:30etan.
Kirolari ere egingo zaio, hala ere, tartea; esku pelotako finalak jokatuko dira goizean. Trikitixak lagunduta, eta 14:00e­tako kohetearekin bu­katuko dira festak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!