Indarberrituta ‘Maialen’, Kontxako lehian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 3a, 02:00

Azkartasuna irabazi du aur­ten Hernaniko ‘Maialen’ on­tzi­ak; halaxe erakutsi du Ligan. Hala ere, hori nahikoa ez iza­tea kezka zuten hernaniarrek.
Baina ondo baino hobeto egin zituzten lanak oste­gu­ne­ko sailkapen proban, eta sei­ga­rren eginda, Kontxarako sail­ka­tu­tako zazpi ontzietako bat izatea lortu zuten. Maila horri eutsita, lan ederra egin dezakete.

Hernani, bigarren txandan
Estropadak goizeko 11:00etan hasiko dira, eta aurreneko txan­dan, Hibaika, Mecos, Orio eta Donostiarra ariko dira lehian. Horien artean ere izango da hernaniarrik; Amaia Zuaznabar, Oriorekin.
‘Maialen’ ontzia, berriz, bigarren txandan ariko da, San Juan, Arraun Lagunak eta Deustoren kontra. Orain arteko hobekuntza ikusita, baliteke Hernanik iazko markak ho­betzea; ostegunean Deustoren aurretik geratzea lortu zuen, iaz atzetik geratu bazen ere. Lehia bizia izango da, seguru.

Mutiletan, etxeko beste hiru
Eguerdiko 12:00etan ekingo diote lehiari, mutilek, eta hor ere ez da hernaniarrik faltako. Au­rre­ne­ko txandan, Kaiku, Orio, San Juan eta Zierbana ariko dira, eta bigarrenean, Urdaibai, Hondarribia, Tiran eta Donostiarra. Azken ho­rre­tan ariko dira Aitor Iraola eta Ivan López, eta San Juanekin, Arkaitz Goñi. Imanol Muñoz, berriz, kanpoan geratu zen  ostegunean, segundo bakarra­rengatik, San Pedrorekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!