‘Maialen’ Kontxako estropadan ­­ ariko da bigarren urtez jarraian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Hernani bigarren urtez jarraian Kontxako Banderan ariko da bihartik aurrera. Xabier Zabalak entrenatzen di­tuen neskak seigarren amaitu zuten sailkapen estro­pada borobil bat egin eta gero. Ondorengo zozketan bigarren txandan aritzea suertatu zitzaion. Maialen­ekin batera, txanda berean, ariko dira arraunean San Juan, Arraun Lagunak eta Deusto. Estropadak 11:00etan hasiko dira.
Hernaniko mutilak azke­nengo aldiz Kontxan 1978an izan ziren eta pasa den urtean bueltatu ziren berriz estropada garrantzi­tsuenera, baina nesken mailan. Iazko maila hobetzea da helburua. 
Amaia Zuaznabar herna­niarra Orioko traineruan dago eta Kontxan egingo du arraun.

Arkaitz Goñiren ­hamabi­garren Kontxa 
Neskak ez dira izango Herna­niko arraunlari baka­rrak. Nahiz eta mutilen txaluparik ez izan, egongo dira hiru hernaniar arraunean beste bi taldetan. Pasai Donibaneko tostetan Arkaitz Goñi dabil. Aurtengoa bere hama­biga­rren Kontxako Bandera izan­go da. Ez da inoiz herna­ni­arrik egon hainbeste Kontxa­ko ediziotan arraun egin due­nik. Eta Donostiarra taldean beste bi hernaniar daude; Ivan López eta Aitor Iraola. Denboraldi bikaina egin dute donostiarrek eta Kontxarekin eta TKE Ligarako igoera fasean borobildu nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!