Aurreneko bi partiduak Landaren jokatu ondoren, Hernanitik urrun ariko dira trikoloreak bihar. Baina bi talde indartsuren kontra jokatu ondoren, kontrario zuzenagoa izango du biharkoa. Bartzelonaren zelaian ariko dira, La Teixoneran, eguerdiko 12:00etan hasita.
Hernanik bezala, VRACen kontra galduta da Bartzelona, denboraldi berrian; baina irabazi egin zion La Vilari, aurreko asteburuan, La Teixoneran bertan (36-11).
Garaipenaren bila joango dira trikoloreak, oso berdindua espero den partidu batean.