Endika Barrenetxeak buruz buruko Kutxabank Torneoko finalaren bila irtengo da gaur, Utergaren aurka, txapelketa nagusiko finalerdian. Atzelari hernaniarraren helburu nagusia finalera iristea da eta horretarako aurrelari doneztebearra gainditu beharko du.
Pasa den urtean Barrenetxea finalera iritsi zen ligaxkan Uterga gainditu eta gero. Horrek aukera eman zion finalerdia Ionen aurka jokatzeko eta ez Urrizaren kontra. Aurten berriz, Utergak 30-29 irabazi zion Barrenetxeari ligaxkako lehendabiziko partiduan, baina hernaniarrak bigarren aukera bat edukiko du finalerako bidean.
Barrenetxea gogotsu dago finalerdiaren aurreko egunetan. «Tanto batengatik galdu nuen ligaxkan eta sakearekin bost falta egin nituen. Hor joan zitzaidan partidua. Akats horiek gutxitu behar ditut eta motibatuta nago. Ligaxkako arantza atera nahi dut».
Txapelketarik entzutetsuenean finalera iristea haundi da eta horri lortzeko Barrenetxeak ongi atera beharko du. Uterga aurrelari arriskutsua da eta tantoak erraz amaitzen ditu. Bien arteko norgehiagokak biziak eta orekatuak izan ohi dira eta gaurkoa ere horrela izatea espero da. Uterga oso aurrelari erasokorra eta abilezia haundikoa da, Barrenetxearen ezaugarriak berriz desberdinak dira. Sakea eta pilotakada biziak ditu bere arma nagusiak eta bere jokua inposatzen saiatuko da.
Urriza faborito izango da finalean batek edo besteak irabazi
Garaileak Urriza aurkitu du finalean. Iruñako aurrelariak ligaxkako partidu guztiak irabazi zituen eta finalean ere faborito izango da.