Hiru deialdi irekita, laguntzak eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Astigarragako Udalak hiru diru-laguntza deialdi ireki zituen uztailean astigartarren hainbat gastutan laguntzeko. Arlo horiek dira, hain zuzen, ikasleen garraioa, haurreskolan dabiltzan haurren hilerokoa, eta euskara ikasteko hainbat laguntza. Aurreneko biak eskatzeko azkeneko eguna hilaren 15a da, eta hirugarrena, hilaren 29ra arte eskatu daiteke. Oinarriak eta eskabide orriak ikusteko: www.astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!