Hernaniko jubenilek gaur hasten dute etxean denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Ohorezko Maila Nazionaleko  jubenil taldeak gaur hasiko du denboraldia. Soriako Numancia izango du aurkari etxean, Zubipen, 16:30etatik aurrera. Ligako lehen partidua polita espero da eta klubak dei egin die herritarrei gerturatu daitezen. Estreineko partidua irabaztea beti izaten da garrantzitsua.
Gogoratu behar da jubenilen mailarik altuenean ari dela jokatzen Hernani. Bigarren multzoan dago eta bertan Athletic, Osasuna, Alaves, Reala, Eibar, Antiguoko... taldeak daude.
Ilusio haundiarekin hasiko dute liga jokalariek, ez baita egunero jokatzen mailarik gorenean. Klubak bazkide kanpaina martxan du eta gogorazten du bazkide egiten denak jubenilen partiduak ikusteko aukera izango duela txartelarekin. Baita beste mailako  taldeak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!