Oporren ondoren, martxan jarriko da herria berriro ere, ikasturte berriaren hasierarekin batera, irailaren 7an. Hala, pixkanaka ekintza kulturalak bueltatuko dira Astigarragara.
Ikasturte hasierak, aurrena
Hasierakoek, ikasturte hasierekin izango dute lotura. Hilaren 4tik 30era ikusi ahal izango da pasa den ikasturteko AEKren argazki erakusketa, adibidez. Hilaren 8an, ikasturteko aurreneko entsegu irekia egingo du Aiztondo abesbatzak. Eta hurrengo egunean, 9an irekiko dute berriro ere, Gaztelekua.
Bi festa, iraila borobiltzeko
Baina bi festek borobilduko dute hilabetea azkeneko bi asteburutan: JULENEfestek, eta Sagar Uzta jaiak.
Iraileko agenda
4-30 Argazki erakusketa: AEK
euskaltegiak 2016-17 ikasturtean zehar ateratako argazkiak herriko hainbat tabernatan, ikusgai.
8 Aiztondo abesbatzaren entsegu irekia. Laster 25 urte beteko dituen Astigarragako abesbatza ezagutu eta kide izateko aukera. Kultur etxean, iluntzeko 20:00etan. Harremanetarako: aiztondoabesbatza@gmail.com edo 943 335 064.
9 Gaztelekuaren irekiera jaia. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, Gaztelekuan eta Joseba Barandiaran plazan.
12 Solasaldia: Irati Jimenez Uriarte idazlearekin. Arratsaldeko 18:00etan, Kultur etxean. Antolatzailea: Harituz elkartea.
15-16 JULENEfest. Irailaren 15ean, 18:00etan, hasiera emango zaio Juleneren alde antolatu den jaiari: kirol erronka, bazkari herrikoia, DJak, haurrentzako ikuskizuna... ekitaldi ugari antolatuko dituzte. Egitaraua zehaztu ahala Udalaren webgunean jarriko da ikusgai. Foru Plazan izango dira ekintzak. Bazkarirako txartelak salgai daude Ikatza tabernan.
XVII. SAGAR UZTA JAIA
21 Arratsaldeko 19:00etan hasita, Pintxopotea: Astigarragako tabernetan, sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.
23 Goizeko 09:30etan hasita, mendi buelta familian: Santiomendin zehar, sagar motak ezagutzeko. Izena ematea derrigorrezkoa
izango da.
24 Sagarraren Jaia, Foru plazan: 09:30, Diana; 11:00-13:30, haurrentzako tailerrak eta jolasak; 11:00-14:00, Sagarraren azoka: erakusketa, dastaketa eta salmenta; 11:00, urteko uztako lehenengo muztioaren elaborazioa, sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea; 12:30, sagar dantza eta kiroketa; 13:00, txalaparta eta urteko lehenengo muztioaren dastaketa; 14:30, bazkari herrikoia eta arratsaldean, sagargintzako probak.